XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Boloniako Udal komunistak ezkertiarrak haserretu zituen oinarrizko zerbitzuak esku pribatutan utzi zituenean, eta, orain, eskuindarrak asaldatu ditu etxebizitza babestuak banatzeko darabiltzan irizpideak direla eta.
Ez dute ez asmatzen borondate onez ibili arren...
Hauxe izan da eskandalorako proposamena: hemendik aurrera, ez da derrigorrezkoa izango ohizko
Seksu bereko bikoteek ere eskubide berberak izango dituzte.
Boloniarrak hemen geldituko balira, tira.
Baina planteatu duten berrikuntzak nobedade gehiago dakar.
Edonolako bikote-hirukote-laukotek ez du inolako harreman berezirik frogatu beharko, honelako etxebizitza bat eskatu eta, hala suertatzen bada, lortzeko.
Hau da, ekimen publikoak prezio erosoan jartzen dituen etxeetan bizi ahal izateko nahikoa izango da baldintza bakar bat betetzea: etxe horretan bizi nahi izatea eta elkarren artean ordaintzea.
Orain arte, pribilejio horiek izateko
Etxe bila zebiltzanak seksu berekoak izan ala ez, ohean gauzatzen zen etxebizitzarako eskubide nagusia.
Bolonian, azkenik, ulertu dute egon daitekeela bestelako harreman sendorik.
Besteak bezain sendo eta iraunkorrak, behinipein.
Bukatu aurretik, ahaztu nahi ez dudan datua: gehien haserretu direnak familiaren aurkako eraso
Barka, baina bazen garaia.